miércoles, 15 de diciembre de 2010

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

Aurreko sarreretan konpetentzia digitalari buruz aritu gara eta behin eta berriz errepikatu dugu oso garrantzitsua dela informazioa kudeatzea. Izan ere, konpetentzia digitala ez da bakarrik tresnak erabiltzea, askoz ere kontzeptu zabalagoa eta konplexuagoa da. Informazioaren kontsumitzaile gisa, argi izan behar dugu zer bilatu nahi dugun; zer behar dugun, hau da, zein den gure bilaketaren helburua; nola eta non bilatu behar dugun; aurkitutako informazioa nork sortu duen eta azkenik, informazioa aztertu beharko dugu, informazio hori interpretatu ahal izateko.
Laburbilduz, TTBB erabiltzen ditugunean oso garrantzitsua da informazioa kudeatzen jakitea. Oraingo honetan Matematikari buruzko material multimedia bilatu eta kudeatu behar izan dugu, prozesu horren ostean hiru web orrialde aukeratzeko. Horretarako urrats batzuk jarraitu ditugu:
- Informazioa bildu
- Informazio hori baloratu:  nik behar dudan informazioa da?
- Informazioa aukeratu: gure kasuan delicious erabiliko dugu aukeratutako informazioaren erreferentzia gordetzeko.
- Aukeratutako informazioa aztertu nahi dugun helburuaren arabera.
Arestian aipatu dudan moduan, gai bat aukeratu dugu, Lehen Hezkuntzan lantzeko material Multimedia bilatzeko. Nik matematikako arloa aukeratu dut eta 8 sarrera egin ditut delicious-en horietatik hiru web orrialde aukeratzeko eta aztertzeko. Hauek dira kontuan hartzeko irizpideak web orrialdeak aztertzerako orduan:

- Diseinua: Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude? (adierazgarriak? erabiltzeko errazak?); Ikusteko atsegina da?
- Edukia: Eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira? Edukiak honela daude sailkatuta: (bereziki bilatzaileen kasuan)
- Elementu teknikoak: Berehala ikusten dugu interesatzen zaiguna? Arina da? Loturak arin kargatzen dira? Grafikoak eta marrazkiak arin agertzen dira?
- Sinesgarria: Orrialdearen egilea identifikatzen da? Pertsona, erakunde, instituzio,...? Edukiak eta loturak gaurkotuak dira.

Deliciousen matematikari buruzko zortzi helbideren erreferentzia dauzkat eta horietatik  hiru aztertuko ditut. Begi bistaz interesgarrienak eta motibagarrienak aukeratu ditut. Azterketa hori egiteko aipatutako irizpideak erabiliko ditut.

Diseinuari dagokionez, kolore biziak erabiltzen dira eta matematikari buruzko ariketak oso argi agertzen dira sailkatuta, beraz, erraza da gaiak topatzea. 22 gai desberdin daude nahiz eta eduki batzuk ez diren Lehen Hezkuntzan lantzen. Hala ere, LHko ikasle batek ez luke arazorik izango landu nahi duen gaia aukeratzeko nahiz eta lehenengo zikloan heldu batekin lantzea komenigarria den, ariketetan lantzen dena hobeto ulertzeko. Web orri honetan maila desberdineko ariketa eta azalpenak daude eta agertzen den lotura bakarra DBHko 3.mailako lan fitxak dira. Hasieran esan dudan moduan, kolore biziak agertzen dira eta gai bakoitzaren ondoan gaiari dagokion marrazkia dago. Arlo teknikoari dagokionez, oso ondo funtzionatzen du programak baina aipatu behar da Java aplikazioa instalatuta izan behar dugula ordenagailuan Geogebra erabili ahal izateko. Sinisgarritasunari dagokionez, web orrialdearen hasieran ipintzen du nortzuk diren autoreak. Geogebra euskaraz zein gaztelaniaz erabili dezakegu

Web orrialde honetan, LHko 2.zikloko ariketak agertzen dira “zenbakiak eta eragiketak” eta “neurria eta geometria” arloak lantzeko. Diseinuari dagokionez, lehenengo orrialdea, hau da, ariketa motak agertzen diren orrialdea nahiko sinplea da. Ez du marrazkirik eta letra txikia da, bera, ez da batere erakargarria haurrentzat. Hala ere, behin ariketa mota eta zailtasun maila aukeratuta, ariketak oso erakargarriak dira:marrazkiak dituzte, koloretsuak dira, letra handia dute, entzunezko azalpenak ematen ditu… Agertzen den arlo bakoitzak hiru zailtasun maila ditu eta zailtasun maila bakoitzean aukera desberdinak daude: ariketaren adibide eta azalpena, ariketa erraza, ariketa zailagoa, birpazaketa bat eta azkenik, irakasleentzako orientabideak. Elementu teknikoei dagokienez, oso erraz erabiltzen da eta behin arloa eta ariketak aukeratuta (3.ziklokoak gai izango lirateke baina gazteagoak ez), ikonoak marrazki sinpleen bidez adierazita daudelako eta letrak eta zenbakiak handiak direlako. Autorea Edebe editoriala da. Material multimedia hau euskaraz eta gaztelaniaz erabili dezakegu.

Material multimedia hau ingelesez dago baina oso erraz ulertzen da. Gainera, marrazkiak agertzen direnez, oso erraza da ariketak bereiztea. Diseinuari dagokionez, argi dago ikasle gazteentzat  eginda dagoela letra handia delako eta marrazkiak daudelako. Lau ariketa mota daude: batuketak, kenketak, zatiketak eta biderketak eta bakoitzaren barruan bi maila daude. Alegia, 1.ziklotik hasita 3.zikloan ere erabili daiteke bai birpazatzeko eta matematika ikasteko baita ingelesa ikasteko ere. Elementu teknikoei dagokienez, ez dago inolako arazorik eta esan beharra dago ez daudela loturarik. Azkenik, autorea edo autoreak hezkuntza arloko langileak direla suposatu dezakegu. Izan ere, hau da orrialdearen amaieran ipintzen duena: Copyright 2002, la ciudad de Oswego Distrito Escolar Oswego, NY 13126.

Ondorio gisa, esan genezake aurkeztutako material multimedia Lehen Hezkuntza osoan erabiltzeko baliagarria dela. Gainera, material motibagarria da eta horrela, matematikarekin jolasten ikasi dezakete, matematikak aspergarriak diren ideia ahaztuz.