sábado, 30 de octubre de 2010

Teknologia Berrien eragina gizartean


Teknologia Berriak etengabeko garapenean daude eta hain azkar ematen diren aldaketak gizartean dute eragina. Etengabeko aldaketa hauek komunikazio prozesuetan eta informazioa tratatzeko moduetan eragin zuzena izan dute eta honek eragina dauka gure bizitzako arlo guztietan, nahiz eta eragin hori desberdina izan pertsona batetik beste batera, baita arlo batetik bestera ere.

TTBBek lana automatizatu dute, informazio asko, gehiegi ez esatearren, eskuragarri jarri digute, informazioa ekoizteko, gordetzeko eta kontsumitzeko aukera berriak eskaini dizkigute, "mundu birtual" batean sartzeko aukera eman digute...Aldaketa guzti hauek teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzea eragiten dute eta modu horretan, ohiturak aldatzen diren moduan, aldaketa sozialak ematen ari dira.

Lan egiteko moduak aldatzen ari dira; Industrial gizartean fabriketan lan egiten zen eta gaur egun lan askok etxean lan egitea ahalbidetzen dute, interneten bidez, alegia. Gainera, web 2.0k eskaintzen dizkigun aukerei esker, errazagoa da informazioa konpartitzea eta horrek talde lanak egitea errazten du. Harremantzeko moduak ere aldatzen ari dira eta horrek ere aisialdian dauka eragina. Aisialdiak eta teknologia berriak gero eta erlazio estuagoa dute. Izan ere, ume txikietatik hasita eta gazteekin jarraituz, oso arrunta da ordenagailu (edota play station, psp, telebista...) baten aurrean denbora luzez egotea.

Aldaketa hauek gizartean eragina duten moduan, eskolan ere dute eragina, beraz, eskola ere Teknologia Berrien "garaira" egokitu beharko da. Hala ere, ez dut uste Teknologia berrien benetako ondorioak, epe luzerakoak hain zuzen, ikusi ditugunik. Auskalo zer ikusiko dugun!!!

viernes, 22 de octubre de 2010

PROMETEUS - La revolucion de los medios-

Hau da bideoaren lotura ;  " Prometeus".  Beraz, betan klikatu bideoa ikusi ahal izateko. Hala ere, bideoa hemen daukazue.


      * Iruzkina *


Bideo honek komunikabideen iraultzak duen ondorioaren berri ematen digu; Prometeus, bideoan jainkoarekin alderatzen dena, gure etorkizuna da eta horren menpe egongo gara. Hau da, sareak izango duen garrantzia eta boterea hain handia da ze gure bizitza "birtuala" izango baita. Gaur egungo komunikabideak (telebistak, irratiak, aldizkariak, egunkariak...) desagertuko dira eta gure esku dagoen informazio eta ezagutza guztia, gaur egungo komunikabideak barne, on-line egongo da, Prometeusen esku. Edonor izango da informazio eta ezagutzaren ekoizle eta kontsumitzaile eta figura berri horrek "prosumer" izena izango du. Beraz, denok izango  dugu aukera prosumer-rak izateko.
Bideoa ikusita beldurra ematen dit etorkizuneko gizarteak eta ezin dut sinestu edo ez dut sinestu nahi etorkizun hori. Sarearen menpe dagoen "mundu birtual" batean biziko gara eta errealitatean ezinezkoak diren gauzak gertatuko dira; pertsonak izan nahi dutenean bihurtu daitezke, memoria konpartitu ahal izango da, existitzen ez diren lekuetan egon edota existitzen ez diren pertsonekin harremanetan egon gaitezke...Hau guztia Prometeus-ek ahalbidetzen digu, beraz, Prometeus-ek eskaintzen diguna egin ahal izango dugu, sareak eskaintzen diguna.
Hau guztia horrela bada, zer da pertsona bakoitza desberdina egiten gaituena? Ez dugu askatasunik izango nahi duguna egiteko, idazteko, irakurtzeko...eta gure bizitza guztiz kontrolatuta egongo da. Gu geu izan arren sarea neurri batean "eraikitzen" dugunok, muga batzuk egongo dira, kontrol bat egongo da.
Egia da internet oso tresna erabilgarria eta lagungarria dela hezkuntza munduan eta argi dago komunikabideen iraultzak eragina izango duela eskolan, beraz, aldaketak eman behar dira. Eskolak egin beharko lukeena da internet den tresna hori  erabiltzen irakatsi. Horretarako, ume bakoitzak ordenagailuak nola erabiltzen diren irakatsi baino, balore batzuk transmititu beharko lituzke interneten erabilera on bat egiteko. Hortaz, eskolaren erronka nagusia ez da ordenagailuen edota sarearen  funtzionamendua ezagutzen duten ikasleak sortzea, baizik eta, interneten erabilera on bat egiteko behar diren baloreak transmititzea. Izan ere, gaur egungo gizartean umeek txikitatik ordenagailu eta sarearekin harremanetan daudelako eta nola "funtzionatzen" duten dakitelako.

Beraz, ez litzaidake gustatuko bideoan ikusi dudana etorkizuneko errealitatea izatea, abantaila baino desabantaila izugarria iruditzen zaidalako "mundu birtual" batean bizitzea. Dena on-line egongo da, baina...non dago on-line dagoen informazioa?; nork gordetzen du informazio hori? ; egunen batean sarean arazoak badaude, nola eskuratuko dugu on-line dagoen informazio eta ezagutza guztia?

Etorkizunean gizakia sarearen menpe biziko da eta penagarria iruditzen zait askatasuna aldarrikatzen duen gizarte batek horrelako etorkizun baten aurrean hain trankil egotea.


jueves, 21 de octubre de 2010

LOTURAK (link-ak) SARTZEKO APROBA

Post honetan loturak nola sartzen diren ikusiko dugu. Adibidez, hemen klik egiten EHUko orrira joango gara.

      - nueva entrada
      - testu bat edatzi edota "hitz berezia" (hemen klik edo nahi dugun hitza) idatzi.
      - Enlace-ri eman eta nahi duzun lotura idatzi

Beste saiakera bat egingo dut ondo ulertu dudan frogatzeko;
        Moodle-en sartzeko moodle hitza klikatu behar duzu....

viernes, 15 de octubre de 2010

ZER DA WEB 2.0 ?

    Web 2.0 kontzeptua fenomeno sozial batekin erlazionatzen da, aplikazio desberdinen elkarrekintzan oinarritzen dena. Internet ulertzeko eta erabiltzeko ikuspuntu berria da eta interneteko espazioetan parte hartzeko aukera ematen digu. Honen bitartez, informazioa trukatzea, erabiltzaileak ekarpenak egitea, kolaborazioa, elkarrekintza..., azken finean, parte-hartzea bultzatzen da. Izan ere, erabiltzaileak "kontsumitzaileak" izatetik "ekoizleak" izatera pasatu dira.

    Hasieran aipatu dugun moduan, Web 2.0 aplikazio desberdinek osatzen dute eta aplikazio hauek dira parte-hartzeko eta informazioa elkartrukatzeko tresna. Aplikazio hauen artean, Blog-ak, Wiki-ak, edota RSS-a aurki ditzakegu.

       - Blog-ak oso erraz sor daitezkeen web orrialdeak dira. Bertan publikatutako artikulu edo bideoen bidez egituratuta daude, azkenengo publikazioa lehenengo "postuan" agertzen delarik. Hauek, gainera, irakurleek beren iritzia bertan idazteko aukera ematen dute.

- Wiki-ak erabiltzaileei irekita dauden orrialdeak dira hauen artean kooperazioa eta elkarlana ahalbidetzeko asmoz. Horrela, erabiltzaileek web horretako edukia aldatu, osotu, zuzendu edota gehitu ahal izango dute.

- RSS aplikazioa suskribatzeko "alerta" sistema bat da. Honen bidez, nahi dugun web orrialdeetan agertzen den gai bati beruzko informazioaren berri izango dugu.

    Internet ulertzeko filosofia honi esker, web orrialdeak lehen baino askoz ere dinamikoagoak dira, erabiltzaileak informazio sortzaileak eta web berriaren "bihotza"  bihurtu garelarik. Baina...ez al du filosofia honek ondoriorik gure gizartean?

Komunikabideen eta publizitatearen munduan aldaketak eman diren bezala, pertsonen arteko erlazioetan ere ematen ari dira aldaketak, beraz, sarean dauden edukien ekoizleak geu garen heinean, zenbait kontzepturen inguruan hausnatu behako genukeela uste dut; Zein da nire identitatea mundu birtual honetan?; Zein da nire helburua TTBB erabiltzeko orduan?; Zeri ematen diot garranztia?; Zelako informazioa publikatuko dut sarean? Zertarako? Nori zuzenduta?... Galdera guzti hauek ez dute erantzun bakarrik baina interesgarria iruditzen zait hauen inguruan hausnarketa egitea.

Gainera, gizartean ematen diren aldaketak eskolan eragina dute, beraz, TTBB eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetzatu beharko dira, beti ere, gu geu garelarik sarea maneiatzen dugunok, sarearen menpekotasunean erori ez gaitezen.



jueves, 14 de octubre de 2010

HEZKUNTZA ETA WEB 2.0

Hezkuntza eta teknologia berrien arteko erlazioa ikusteko aukera ona iruditu zait bi bideo labur hauek aurkeztea. Sinpleak dira, baina pixkanaka pixkana  "mundu birtual honetan"sartu beharko gara.


...AURKEZPENA....

    Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikaslea naiz EHUko magisteritza eskolan. Aurten, "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" izeneko ikasgaia daukagu eta hitzak beran dioen moduan, teknologia berriekin erlazionatuta dago, beraz, egin dugun lehenengo jardueretako bat blog bat irekitzea izan da.

Nire blogaren izena "Teknologia berriak eskolan" du izena eta teknologia berriek irakaskuntzan  eta informazioaren gizartean duten erabilera, eragina, ondorioak...komentatzea eta ikustea du helburu.
Hala ere, lehengo eta behin neure buruari egin dizkiodan galderei erantzuna bilatzen saiatu behar naiz;

         Zer dira teknologia berriak?
                          Nola funtzionatzen dute?

                                       Zeintzuk dira hauen ondorioak?

 Erronka berri honetarako, nola ez, zuen laguntza behar izango dut...beraz, ongi etorri blog berri honetara!