viernes, 15 de octubre de 2010

ZER DA WEB 2.0 ?

    Web 2.0 kontzeptua fenomeno sozial batekin erlazionatzen da, aplikazio desberdinen elkarrekintzan oinarritzen dena. Internet ulertzeko eta erabiltzeko ikuspuntu berria da eta interneteko espazioetan parte hartzeko aukera ematen digu. Honen bitartez, informazioa trukatzea, erabiltzaileak ekarpenak egitea, kolaborazioa, elkarrekintza..., azken finean, parte-hartzea bultzatzen da. Izan ere, erabiltzaileak "kontsumitzaileak" izatetik "ekoizleak" izatera pasatu dira.

    Hasieran aipatu dugun moduan, Web 2.0 aplikazio desberdinek osatzen dute eta aplikazio hauek dira parte-hartzeko eta informazioa elkartrukatzeko tresna. Aplikazio hauen artean, Blog-ak, Wiki-ak, edota RSS-a aurki ditzakegu.

       - Blog-ak oso erraz sor daitezkeen web orrialdeak dira. Bertan publikatutako artikulu edo bideoen bidez egituratuta daude, azkenengo publikazioa lehenengo "postuan" agertzen delarik. Hauek, gainera, irakurleek beren iritzia bertan idazteko aukera ematen dute.

- Wiki-ak erabiltzaileei irekita dauden orrialdeak dira hauen artean kooperazioa eta elkarlana ahalbidetzeko asmoz. Horrela, erabiltzaileek web horretako edukia aldatu, osotu, zuzendu edota gehitu ahal izango dute.

- RSS aplikazioa suskribatzeko "alerta" sistema bat da. Honen bidez, nahi dugun web orrialdeetan agertzen den gai bati beruzko informazioaren berri izango dugu.

    Internet ulertzeko filosofia honi esker, web orrialdeak lehen baino askoz ere dinamikoagoak dira, erabiltzaileak informazio sortzaileak eta web berriaren "bihotza"  bihurtu garelarik. Baina...ez al du filosofia honek ondoriorik gure gizartean?

Komunikabideen eta publizitatearen munduan aldaketak eman diren bezala, pertsonen arteko erlazioetan ere ematen ari dira aldaketak, beraz, sarean dauden edukien ekoizleak geu garen heinean, zenbait kontzepturen inguruan hausnatu behako genukeela uste dut; Zein da nire identitatea mundu birtual honetan?; Zein da nire helburua TTBB erabiltzeko orduan?; Zeri ematen diot garranztia?; Zelako informazioa publikatuko dut sarean? Zertarako? Nori zuzenduta?... Galdera guzti hauek ez dute erantzun bakarrik baina interesgarria iruditzen zait hauen inguruan hausnarketa egitea.

Gainera, gizartean ematen diren aldaketak eskolan eragina dute, beraz, TTBB eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetzatu beharko dira, beti ere, gu geu garelarik sarea maneiatzen dugunok, sarearen menpekotasunean erori ez gaitezen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario