sábado, 30 de octubre de 2010

Teknologia Berrien eragina gizartean


Teknologia Berriak etengabeko garapenean daude eta hain azkar ematen diren aldaketak gizartean dute eragina. Etengabeko aldaketa hauek komunikazio prozesuetan eta informazioa tratatzeko moduetan eragin zuzena izan dute eta honek eragina dauka gure bizitzako arlo guztietan, nahiz eta eragin hori desberdina izan pertsona batetik beste batera, baita arlo batetik bestera ere.

TTBBek lana automatizatu dute, informazio asko, gehiegi ez esatearren, eskuragarri jarri digute, informazioa ekoizteko, gordetzeko eta kontsumitzeko aukera berriak eskaini dizkigute, "mundu birtual" batean sartzeko aukera eman digute...Aldaketa guzti hauek teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzea eragiten dute eta modu horretan, ohiturak aldatzen diren moduan, aldaketa sozialak ematen ari dira.

Lan egiteko moduak aldatzen ari dira; Industrial gizartean fabriketan lan egiten zen eta gaur egun lan askok etxean lan egitea ahalbidetzen dute, interneten bidez, alegia. Gainera, web 2.0k eskaintzen dizkigun aukerei esker, errazagoa da informazioa konpartitzea eta horrek talde lanak egitea errazten du. Harremantzeko moduak ere aldatzen ari dira eta horrek ere aisialdian dauka eragina. Aisialdiak eta teknologia berriak gero eta erlazio estuagoa dute. Izan ere, ume txikietatik hasita eta gazteekin jarraituz, oso arrunta da ordenagailu (edota play station, psp, telebista...) baten aurrean denbora luzez egotea.

Aldaketa hauek gizartean eragina duten moduan, eskolan ere dute eragina, beraz, eskola ere Teknologia Berrien "garaira" egokitu beharko da. Hala ere, ez dut uste Teknologia berrien benetako ondorioak, epe luzerakoak hain zuzen, ikusi ditugunik. Auskalo zer ikusiko dugun!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario