viernes, 22 de octubre de 2010

PROMETEUS - La revolucion de los medios-

Hau da bideoaren lotura ;  " Prometeus".  Beraz, betan klikatu bideoa ikusi ahal izateko. Hala ere, bideoa hemen daukazue.


      * Iruzkina *


Bideo honek komunikabideen iraultzak duen ondorioaren berri ematen digu; Prometeus, bideoan jainkoarekin alderatzen dena, gure etorkizuna da eta horren menpe egongo gara. Hau da, sareak izango duen garrantzia eta boterea hain handia da ze gure bizitza "birtuala" izango baita. Gaur egungo komunikabideak (telebistak, irratiak, aldizkariak, egunkariak...) desagertuko dira eta gure esku dagoen informazio eta ezagutza guztia, gaur egungo komunikabideak barne, on-line egongo da, Prometeusen esku. Edonor izango da informazio eta ezagutzaren ekoizle eta kontsumitzaile eta figura berri horrek "prosumer" izena izango du. Beraz, denok izango  dugu aukera prosumer-rak izateko.
Bideoa ikusita beldurra ematen dit etorkizuneko gizarteak eta ezin dut sinestu edo ez dut sinestu nahi etorkizun hori. Sarearen menpe dagoen "mundu birtual" batean biziko gara eta errealitatean ezinezkoak diren gauzak gertatuko dira; pertsonak izan nahi dutenean bihurtu daitezke, memoria konpartitu ahal izango da, existitzen ez diren lekuetan egon edota existitzen ez diren pertsonekin harremanetan egon gaitezke...Hau guztia Prometeus-ek ahalbidetzen digu, beraz, Prometeus-ek eskaintzen diguna egin ahal izango dugu, sareak eskaintzen diguna.
Hau guztia horrela bada, zer da pertsona bakoitza desberdina egiten gaituena? Ez dugu askatasunik izango nahi duguna egiteko, idazteko, irakurtzeko...eta gure bizitza guztiz kontrolatuta egongo da. Gu geu izan arren sarea neurri batean "eraikitzen" dugunok, muga batzuk egongo dira, kontrol bat egongo da.
Egia da internet oso tresna erabilgarria eta lagungarria dela hezkuntza munduan eta argi dago komunikabideen iraultzak eragina izango duela eskolan, beraz, aldaketak eman behar dira. Eskolak egin beharko lukeena da internet den tresna hori  erabiltzen irakatsi. Horretarako, ume bakoitzak ordenagailuak nola erabiltzen diren irakatsi baino, balore batzuk transmititu beharko lituzke interneten erabilera on bat egiteko. Hortaz, eskolaren erronka nagusia ez da ordenagailuen edota sarearen  funtzionamendua ezagutzen duten ikasleak sortzea, baizik eta, interneten erabilera on bat egiteko behar diren baloreak transmititzea. Izan ere, gaur egungo gizartean umeek txikitatik ordenagailu eta sarearekin harremanetan daudelako eta nola "funtzionatzen" duten dakitelako.

Beraz, ez litzaidake gustatuko bideoan ikusi dudana etorkizuneko errealitatea izatea, abantaila baino desabantaila izugarria iruditzen zaidalako "mundu birtual" batean bizitzea. Dena on-line egongo da, baina...non dago on-line dagoen informazioa?; nork gordetzen du informazio hori? ; egunen batean sarean arazoak badaude, nola eskuratuko dugu on-line dagoen informazio eta ezagutza guztia?

Etorkizunean gizakia sarearen menpe biziko da eta penagarria iruditzen zait askatasuna aldarrikatzen duen gizarte batek horrelako etorkizun baten aurrean hain trankil egotea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario