lunes, 15 de noviembre de 2010

BloGeN ApLikaZiO DidAkTikOak

Teknologia Berriko klasean irakasleak blogak dituzten aplikazio didaktikoak zeintzuk ziren galdetu zuenean, ikasle gehienok ez genuen jakin zer esan baina apurka apurka hauek hezkuntzan izan ditzaketen abantalil batzuk atera ziren. Horien artean, ikasleen lan autonomoa ahalbidetzen dutela, ezagutzak, ideiak, esperientziak...elkartrukatzeko balio dutela, informazioa biltzeko tresna dela... Zenbait blog didaktiko ikusi ondoren, errazago ikusi ditut blogaren aplikazio didaktikoak.

Hasteko, aipatu behar dugu blog mota desberdinak daudela: eskolakoa, klasekoa, irakasleena, ikasleena...eta bakoitzak funtzio/helburu desberdinak dituela. Hala ere, hauek dira blogak (edozein dela mota) eskolan erabiltzearen arrazoi edota abantail batzuk: sortzeko eta erabiltzeko errazak dira; informazioa kudeatzeko tresna egokiak dira eta diskurtsoa antolatzea exijitzen dute; interaktiboak direnez, ezagutzaren eraketa indibidualaz gain, eraketa soziala ahalbidetzen dute; informazio iturri dira eta gainera, beste informazio iturri batzuekin (web orrialdeekin) loturak eskaintzeko aukera dago; ikasleeak informazio horren kontsumitzaile eta ekoizle bihurtuko dira, parte-hartzea bultzatuz.

Beraz, blogak eskaintzen dizkigun abantaila hauetaz baliatzeko, Interneteko informazioa aukeratzen eta kudeatzen ikasi beharko dugu, gelako metodologia eta ebaluazioa aldatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario