sábado, 20 de noviembre de 2010

...ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALAK...

 

José Luis MURILLO GARCIA



ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALAK


 
 
2009-2010 ikasturtearen hasieran, Hezkuntza sailaren eta multinazional eta editorial batzuen artean zenbait batzar egin ondoren, "eskola 2.0" programa onartu zen. Programa honen helburu bakarra teknologia berriak erabiltzeko azpiegiturak egitea eta teknologia eskoletara eramatea da, multinazionalei eta editorialei produktu berriak egiteko aukera eskainiz, hauen etekin ekonomikoak bermatuz eta inolako planteamendu pedagogikorik kontua hartu barik. Hezkuntza proiektu bat izan arren, ez dituzte irakasle, ikasle edota gurasoen iritziak kontuan izan, beraz, eskola 2.0 programaren bidez ezinezkoa da gure hezkuntza sistemak dituen arazoak konpontzea, ez baitu inolako hezkuntza eredurik aurkezten bizi garen "gizarte digitalerako". Gainera, ez die aurre egiten gure ikasleek dituzten irakurmen eta matematika arazoei, ezta porrot eskolarrari eta gure irakasleen formakuntza eskasari ere. Izan ere, egitasmo honek pedagogian baino, teknologia berrietan eta etekin ekonomikoetan jartzen du indarra, irakasleen parte hartzea, formakuntza maila, eskolen beharrizanak edota proposamen didaktikoak bazertuz.

"Eskola 2.0" egitasmoa ez da orain dela urtebete sortu, 2003. urtean Aragoin martxan jarritako "Pizarra digital" programa da horren aitzindari. Bertan, tabletPC eta proiektoreak ipini ziren geletan, teknologia berriak erabiltzen zituzten irakasleen esperientzia eta iritziak kontuan izan gabe. Irakasle askoren iritziz gobernuak diru publikoa bota zuen interes ekonomiko pribatuen alde. Gainera, programa hau sustatzeko tegnologia berriei buruzko mito asko erabili ziren eta egin diren ikerketek argi adierazten dute emaitza akademikoak berdinak direla. Hau da, egitasmo berri horrek ez zuela eraginik izan hezkuntza arloan.

Aragoiko proiektu hau ezagututa eta "eskola 2.0" horren antzekoa dela ikusita, eskola eta irakasle askok ez daude ados proiektua aurrera eramatearekin ez baitaukate aukera teknologia berriak beren errealiatera egokitzeko. Hala ere, honek ez du esan nahi teknologia berriak eskolan erabiltzearen aurka daudenik. Izan ere, hauek erabiltzearen alde daude eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako tresna aberatsak direla diote baina guzti horren atzetik estrategia pedagogikoak eta metodologia aldaketak egon behar dira.

Beraz, bizi garen gizarte digital honetan argi dago hezkuntza sistemak erreminta digitalak erabili behar dituela baina horretarako "eskola 2.0" bezalako proiektuen helburua ezin da ekonomikoa izan. Hauek aukerak eman behar lituzkete ezagutzarekiko baloreak aldatzeko, ikaskuntza prozesurako, metodologiarako eta baliabide eta materialak konpartitzeko, hezkuntza arloan lan egiten dutenen iritziak eta esperientziak kontua izanda.

Bizi garen informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera pasatzeko eskola 2.0 proiektua aukera ezin hobea izango litzateke. Argi dago arbela digitalak edota ordenagailuak gela batean egoteak ez duela ezertarako balio eta ez duela ikasleen gaitasunik inplikatzen. Konpetentzia digitala garatzeko alfabetizazio digitala  beharrezkoa, hau da, informazio digitala kontsumitu eta ekoiztu ahal izateko trebetasuna, eta horretarako, arestian aipatu dugun moduan   ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aldatu edo hobeto esanda berriztu beharko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario