jueves, 4 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

Eten digitala eta hezkuntzari buruzko artikulu bat irakurri nahi baduzue, artikuluaren izenburuan klik egin....
           Reflexiones sobre la brecha digital y educacion


REFLEXIONES SOBRE LA BRECHA DIGITAL Y LA EDUCACION
Julio Cabero Almenara, Universidad de Sevilla

Eten digitala zer den azaltzen hasi aurretik, autoreak argi usten du eten digitala ez dela fenomeno berria, adin, genero, egoera ekonomikoa edo ikuspuntu kulturalaren arabera teknologiaren erabileratik baztertuta egon diren komunitateak egon baitira. Gainera, teknologia berriak formakuntzan erabiltzearen inguruan dagoen mito nagusiena ("Modelo democrático de educación, que facilita el acceso a la misma a todas las personas. Formación/educación para todos") zalantzan ipintzen du, mundu guztiak ez daukalako Internet erabiltzeko aukera eta horrek komunitate batzuk baztertzen dituelako, mitoaren kontrako efektua sorraraziz. Une hau da eten digitalaren fenomenoa agertzen den unea.

Baina, zeri deitzen diogu eten digitala? Modu sinple batean azalduta, sarean sartzeko aukera duten pertsonen, erakundeen, gizarteen edo herrialdeen eta ezin dutenen artean sortzen den ezberdintasunari deritzo. Hau da, teknologia berriei esker informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara sartzeko posibilitateen arabera sortzen den desberdintasuna da. Ondorioz, komunitate batzuk garapen ekonomiko,sozial eta giza garapenetik baztertuta daude, horretarako aukera ez baitute. Hala ere, desberdintasun hau aldakorra da komunitate batetik bestera eta eten digitala izateaz gain, eten soziala ere bada, teknologia gizarte inklusio elementua izan beharrean exklusio elementua bihurtu delako. Beraz, ezin dugu eten digitalaz hitz egin, eten mota desberdinak daudelako: ekonomikoa, politikoa, hezkuntza etena, belaunaldikoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasle-ikasle etena eta eten psikologikoa.
Gaur egun, munduko aberastasuna, herrialdeen arteko harreman internazionalak eta teknologiaren erabilera inoiz baino handiagoak dira baina aldi berean, herrialde aberatsen eta pobreen arteko banaketa gero eta handiagoa da. Hau da, mundu mailan interneten hazkundea ematen den bitartean, herrialdeen arteko banaketa areagotzen ari da eta argi dago banaketa hau maila ekonomikoaren araberakoa dela egin diren ikerketetan oinarrituz. Fenomeno hau eten ekonomiko da eta honek, klase sozial berria agertzea eragin du, "baztertuena" hain zuzen. Gainera, autoreak aipatzen duen moduan, teknologia berriak ez dira denon eskura egongo, ekonomia global batean, hauek elementu  estrategiakoak direlako lehiakortasunean oinarritzen den mundu honetan.
Tekonogia berriak politikan ere eragina dute, eten politikoa sortuz. Izan ere, arazoak konpontzeko hauek eskaintzen dizkiguten aukerak anitzak dira. Beraz, hauek eskuragarri ez izatekotan, ez dago arazoak konpontzerik eta berriz ere, komunitate batzuen bazterketa gertatzen da.
Hezkuntza etenak ere eragina dauka eten digitalean. Hau da, teknologia berriak erabiltzeko formakuntza jaso ez duenek (alfabetizazio digitala jaso ez dutenek), sarean sartzeko aukera izan arren, ez diote etekinik aterako teknologia berrien erabilerari. Horregatik esaten da etorkizuneko herritarrek alfabetizazio digitala jaso behar dutela, Interneteko informazioa kudeatzeko,sistema eta kode desberdinak erabiltzeko, teknologia desberdinekin lan egiteko eta informazioa ekoizteko konpetentziak garatuz. Gainera, irakaskuntza- ikaskuntza prozesuetan gero eta garrantzia handiagoa dute teknologia berriek.
Hizkuntza etenak, sarean nagusitasuna duen hizkuntzari (kasu honetan ingelesari) egiten dio erreferentzia. Izan ere, web orrialde berrienak, eguneratuenak, edota zientzia orrialde interesgarrienak hizkuntza horretan daude. Hala ere, honen eragin garrantzitsuena ez da hizkuntza bat edo beste erabiltzea, baizik eta, honek transmititzen duen ikuspegia edota modelo kulturala.
Belaunaldi etenak eta irakasle-ikasle etenak harreman estua daukate. Egin diren ikerketak argi adierazten dute gazteak direla teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak, helduek gizarte postindustrialeko teknologiak erabiltzen dituzten bitartean.  Egoera honek eragina dauka teknologia berriak eskolan erabiltzen direnean. Izan ere, ikasle askoz irakasleak baino hobeto menperatzen dituzte teknologia berriak eta egoera horren aurrean irakasleriaren motibazio falta nabaria da, irakasle-ikasle harremanak aldatuz. Gainera, honek teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak alferrik galtzea eragiten du.
Generoaren ondorioz sortutako etena ere badago. Gure gizartean dagoen genero desberdintasuna teknologia berrien erabileran ere ikus dezakegu, gizonezkoek askoz gehiago erabiltzen baitituzte emakumezkoak baino. Hala ere, kulturaren araberakoa izango da, mendebaldeko gizartean badirudielako banaketa hori gero eta txikiago dela.
Azkenik, eten psikologiko edo fisikoa daukagu. Teknologia berriak erabiltzeko aukerak eten digitala areagotzen dute. Nahiz eta eskola gehienetan teknologia berrien erabilera sustatu, badago hauek erabiltzeko zailtasun handiak dituztenak, beharrizan bereziak dituztenak hain zuzen. Beraz, pertsona hauek ere "baztertuta" gelditzen dira.

Egoera honen aurrean, zer egin dezake eskolak? Argi dago ez dela erraz konpontzen den arazoa, faktore desberdinak nahasten direlako, besteak beste, ekonomikoak, giza eskubideak, politikoak, sozialak, pentsaera desberdinak eta ideologikoak. Gainera, ez da nahikoa azpiegiturak egin, hobetu eta hedatzearekin. Horregatik hezkuntza arlotik, irakasleriaren formakuntza hobetu, ikerketa sustatu, industriaren eta hezkuntzaren hurbilketa bultzatu eta parte-hartzea sustatu beharko litzateke. Hala ere, hori bultzatzea bezain garrantzitsua da alfabetizazio digitala ematea (ikasle zein irakasleetan) teknologia berrien aukerak ondo aprobetxatzeko, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak ahaztu barik.

Artikulu hau irakurri aurretik eten digitalari buruz zer edo zer entzunda nuen baina ez nuke inola ere ez horrelako errealitate hau imajinatuko. Hain modan dauden teknologia berriak beren alde negatiboak dituztela argi neukan baina ez hain larriak zirelarik. Egoera horrelakoa dela jakinda, teknologia berrien inguruan hitz egiten dugunean eten digitala eta honen inguruan dauden gainerako etenak komentatu behako genituzkeela uste dut, gauzak aldatzeko ez bada ere, errealitatea ezagutzeko. Beraz, "komunitate baztertu" gehiago sor ez daitezen, eskola eremutik arazo hau konpontzen saiatu beharko gara ahal dugun neurrian.
Iritzi pertsonalari dagokionez, argi daukat garrantzia gehiegi ematen zaiela teknologia berriei gaur egungo gizartean eta beraz, oraindik ez direla ikusi benetako ondorioak. Hauetako asko, positiboak izango dira, baina beste asko negatiboak izango direla uste dut. Hortaz, bakoitzak gai honi buruz hausnarketa egin behako lukeela uste dut eta horren arabera jardun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario