jueves, 25 de noviembre de 2010

KONPETENTZIA DIGITALA

    Konpetentzia digitalari buruzko bi bideo aurkeztuko dizkizuet, alfabetizazio digitalari buruzkoak hain zuzen. Hala ere, ikuspuntu desberdina dute, beraz, hausnarketarako baliogarriak izatea espero dut.                
  





Aurkeztutako bi bideoak konparatuz....

"Multimedia Literacy Digital Story" izeneko bideoan teknologia berriek, konpetentzia digitalak hain zuzen, hezkuntza arloan ahalbidetu duen aldaketari egiten dio erreferentzia. Horretarako bi egoera aurkezten dizkigu; alde batetik, teknologia berriak existitu aurretik eskolan zeuden ikasleen ametsak plazaratzen ditu: Greziako tenpluak aztertzea gustatuko litzaidake...;ilargira bidaiatzea gustatuko litzaidake...;benetako dinosaurioa ezagutzea ondo legoke... Bestetik, gaur egungo egoera azaltzen du konparaketa bat eginez; gaur egungo umeak amets egiten dute baina, amets horiek gure errealitatearen parte izan daitezke teknologia berriei esker. Izan ere, aipatutako gauzak ikusi daitezke, aztertu daitezke eta esperientzia berriak bizitzeko aukera daukagu.

Bigarren bideoan, berriz, hezkuntza arloan eman diren aldaketei egiten die erreferentzia Tiscar Larak, Madrileko Carlos III Unibertsitateko irakasleak, baina denboran zehar eman diren aldaketei baino, gaur egungo egoerari buruz hitz egiten du honek; alfabetizazio digital kritikoaren beharrari hain zuzen. Irakasle honek idazmen eta irakurmen digitalaren garrantzia azpimarratzen du ikuspuntu kritikoa abiapuntutzat harturik, sarean dagoen informazioa interpretatzen ikasi behar dugulako. Konpetentzia digitala ez da bakarrik tresnak erabiltzea, askoz ere kontzeptu zabalagoa da. Informazioaren kontsumitzaile gisa, argi izan behar dugu zer bilatu nahi dugun, zer behar dugun, nola eta non bilatu jakin behar dugu, nork sortu duen jakin behar dugu eta aztertu beharko dugu, informazio hori interpretatu ahal izateko. Informazioaren ekoizle gisa, berriz, komunikatzen eta gure ikuspuntuak azaltzeko gai izan beharko ginateke eta hori eskolaren eginkizuna da. Gainera, teknologia berrien "atzean" dagoenari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen gaitu, kultura digitala bere osotasunean ulertzeko eta honetan parte hartzeko asmoz. Beraz, eskolak kultura digital honen partaide izateko, bertako ezagutzak konpartitzen hasi beharko dira inongo berdurrik gabe.

Laburbilduz...bi bideo hauetan, konpetentzia digitalaren garratzia azpimarratzen da, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak ahalik eta hoberen aprobetxatzeko asmoz. Hala ere, lehenengoak lehen eta oraingo ikasleen ametsak alderatzen ditu, lehen eta gaur egungo aukerak alderatuz eta konpetentzia digitalaren kontzeptu mugatua plazaratuz; informazioa jasotzeko, teknologia berrien kontsumitzailea gara. Bigarrenak, berriz, alfabetizazio digitalaren kritikotasunari ematen dio garrantzia kultura digitala ulertu eta bertan parte hartu ahal izateko. Hau da, konpetentzia digitala askoz ere modu zabalagoan azaltzen du, teknologia berrien erabiltzaileak ekoizle gisa ulertuz, ezagutza soziala eratu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario